Palindromo tailerra San Telmo Museoan

Datorren asteartean, otsailaren 5ean, Donostiako San Telmo Museoan izango naiz palindromo tailerrarekin. Ekitaldia AEK-k antolatzen du, Badu Bada erakusketaren markoan, eta sarrera librea da. Hemen info guztia.

Nire partetik, palindromoak nola sortzen ditudan azalduko dut, adibide kuriosoak ikusiko ditugu, palindromo ariketak egin, kalanburak, anagramak, hitzokei… tira, ez gara aspertuko.

Aukera polita izan leike elkar ezagutzeko. Gainera, esan didatenez, sofa eroso batzuk daude aretoan… eta erakusketak ere merezi du! ;-)

Uda bada, ba… yabadabadu!

Oporrak hartuko ditut blogean, irailera arte edo. Eperik ez, ver venir.

PAMekin bostgarren diskoa grabatzen hasiko gara abuztuan, Hipo y Condriasekin ere lantxoa daukat egunotan, Piriniotarako urteroko eskapadatxoa ere egiteko asmoa dut, plaiara ere hurbilduko naiz akaso, udarako irakurgaiak aukeratu ditut jada eta hamaka prest daukat (KH7arekin) balkoian. Tarteka palindromoak idazteko unerik hartuko dut, seguru.

Eskerrik asko, benetan, bloga jarraitzen duzuenoi, zer esanik ez ariketei erantzuten diezuenoi, milesker. Ez egin negar, itzuliko naiz egunen baten pozez kantari.