131 AZA, palindromo ariketen liburua

aza2007ko abuztuaren 13an ekin nion Zerorajasoa blogari, eta 2008ko urtarrilaren 13an lehendabiziko palindromo ariketa igo nuen sarera. 2011 urtetik aurrera, ariketek formatu egonkorra hartu zuten: izenburua, azaren irudia, pistak 13 silabatako bertso lerrotan emanak, palindromo ezkutuaren egitura zenbakitan, eta asteleheneroko zitaren puntualitatea.

Ehunetik gora palindromo ariketaren ondoren, aspaldiko asmoa gauzatu nahi dut: papererako jauzia.

Liburua maketazio prozesuan dago eta azaleko irudia ekarri dut hona, aurrerapen gisa. Egun hauetan liburuaren edizioan jarriko ditut indarrak eta blogean eta twitterrean liburuaren kontuen berri emango dut.

Beraz, bihar ez da palindromo ariketarik izango, parentesi bat egingo dut, baina ariketa berriek asteleheneroko zita berreskuratuko dute laister.

Bitartean, liburuaren abentura hasi da!

131aza-irudia

PAM 5!

PAM rock taldekook disko berria atera dugu eta hemen dago entzungai. Formatu desberdinetan jeisteko aukera dago, borondatea ordainduta, edo gabe ere. Euskarri fisiko klasikoan ere erosi daiteke bertatik eskatuta. Merezi du, 7” ko Ep binilozko single-a, bi abestirekin, eta CD osoa biltzen dituen pack elegante gordetzeko/oparitzeko modukoa, luxu bat. Ez galdu aukera, tirada txikia egin dugu ta. Espero dut gozatzea.

Zerorajasoa faktoria

2013-03-05 14.20.48

Zerorajasoa denda ireki dut diseinu palindromikodun kamixetekin, Qstoms zerbitzua baliatuta. Abiatzeko, iGNORONGi kamixeta sareratu dut. Nik jada egin dut froga, eta eskaera egin eta ordainketa paypal bidez burutu ostean kamixeta etxean jaso dut, hilabeteko epean. Emaitza oso ona izan da, argazkia lekuko. Laister diseinu berriak igoko ditut.

A! eta jakin zazue Facebook-en ere Zerorajasoa faktoria jaio dela, blogeko eta twitterreko jarioa jasoko duena eta harremanetarako aukera berriak eskaini.

Aurrekook erruA?

Atzekook eztA!