Zorabiatu, ausartu, sutan jarri

sonetoak

Zorabiatu, ausartu, sutan jarri,
garratz, atsegin, eskuzabal, mizkin,
adoretu, hilkor, hildako, bizi,
berbako, traidore, koldar, azarri;
.
onetik at ez pausa ez zentru igarri,
pozik ager, hits, umil, buruiritzi,
haserretu, ausart, iheskor, izi,
asebete, ofenditu, susmari;
.
etsipen hutsari begiak ihes,
pozoia edan pattar gozoagatik,
onura ahaztu, oinazea maita minez;
.
zerua uste infernu baten zati,
gogo ta bizi etsipen bati ekinez;
maitasuna: probatuak badaki.

.

(Lope de Vegaren jatorrizkoa)

Bi irakurle

aza

Harritu da bat eta besteak galdetu.

Irakurritakotik hark zera aipatzen du:

Kuban bertsolariak ekira bi kantu”,

“Enologoa golaz du batek iraindu”,

baina hoberena da bukaera, aditu,

“zuretzat, xixatxo, ez da postrerik geratu”.

-4!

-3?

-”8 6 5 5”. “10 5, 3”. 5, 7: “6 5 2, 9”.

Soneto bat eskatu dit Violantek

sonetoak
Soneto bat eskatu dit Violantek,
estu ta larri ibili naiz hobeto.
Hamalau bertso omen dira soneto,
aurrean doaz hiru elegante.
.
Lortu ezin ustean kontsonante,
erdibidean naukazu, kuarteto.
Geratzen zaizkit gero bi tertzeto.
Kuartetoetan ez da ezer sobrante.
.
Lehenengo tertzetoan, kontrabando,
sartuko dut beste bertso bat fetxo.
Bukatuko dut bertso honen bando.
.
Bigarrena dut ta susmoa ere, txo,
hamahiru bertso direla izango.
Kontatu hamalau diren, ta betetxo.
.
(Lope de Vegaren originala)

Liburu gosez

aza

Liburu bila alfabetikoki ari dela,

purrut! bat aditzen du Amaiak, ze ote da?

Eba, Arratiako laguna, da, ordea,

etorri da eskatuz liburu parea.

Ai, ene!” pentsatzen du berekiko berak,

“atsedenikan ez du hartzen honek, keba!”

6 9 6 4 6.

6!

10 2: -6 2?

“5 2 4. 2, 3!”