Soneto bat eskatu dit Violantek

sonetoak
Soneto bat eskatu dit Violantek,
estu ta larri ibili naiz hobeto.
Hamalau bertso omen dira soneto,
aurrean doaz hiru elegante.
.
Lortu ezin ustean kontsonante,
erdibidean naukazu, kuarteto.
Geratzen zaizkit gero bi tertzeto.
Kuartetoetan ez da ezer sobrante.
.
Lehenengo tertzetoan, kontrabando,
sartuko dut beste bertso bat fetxo.
Bukatuko dut bertso honen bando.
.
Bigarrena dut ta susmoa ere, txo,
hamahiru bertso direla izango.
Kontatu hamalau diren, ta betetxo.
.
(Lope de Vegaren originala)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude