A ze istorio bitxia kontatzen duen topatu beharreko palindromoak. Adi:
Mikael lagunari aise erre zaio ilea, fisikoki zein kimikoki, sifoiarekin zebilela.
Palindromo ariketa (Guru)
Guru baten atzetik dago jende asko, auto-laguntza liburu artean galduta. Topatu beharreko palindromoak dioenez, hor dago Eba, guru baten eske, baina horretarako libururik erabili barik:
3, 4 4 6 4.
OHARRA: Ariketei egindako erantzunak moderatu egingo
ditut, eta astebetez gordeko. Ez larritu, beraz, zuen erantzunak ez
badira berehalakoan publikatzen. Jokoari mesede egingo diolakoan nago.
Palindromo ariketa (Metapalindromoa)
Oraingoan topatu beharrekoa palindromo autoerreferentea da, zera dioena:
Atzerantz ere bera da, ez ala?
8 2 5, 4?
OHARRA: Hemendik aurrera, ariketei egindako erantzunak moderatuko ditut, eta astebetez gordeko. Ez larritu, beraz, zuen erantzunak ez badira berehalakoan publikatzen. Jokoari mesede egingo diolakoan nago.
Aitormena
IGETEGI hau emankorra baldin bada, ULIAGAILU guztiak zorrotz mantentzen ditugulako da, ELIAZTATZAILE finen antzera. Eta batzutan OIZAKAZIO bihurtzen bazaigu ere amesten dugun ANUSATASUNA, AIREKERIA barik esan dezakegu ARUDURA bilatzean USTUTSU bilakatzen garela, batzutan IRRAGARRI, guztietan ELIGILE, eta IRALARI betiko.
Milesker blog hau jarraitzen duzuen guztioi.