Palindromo ariketa (ostruka)

Ostrukak burua bezala, palindromo berri bat ezkutatu dizuet, berehala aterako duzuelakoan. Izan fin, eta on egin.

Goiz euritsu hartan, irakasleak susmoa zuen ikasle helduberriek (bizkarroi blaitu haiek) ez ote zuten marihuana erre.
Irudiko ostruka erakutsiz, hurrengo galdera bota zien, ironiaz:
 

-6 7, 7 2 8 4 7?

(Ea ostruka zen hango itsu bakarra, alegia)

Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.

Palindromo ariketa (Labanderian)

Entzun dezagun Ruper Ordorikaren “hamabostean behin”:

“Etxetik gutxitan irten arren
Jon Trollope hamabostean behin
abiatzen da labanderiara.

Labadora martxan ezarri
errebistarik ekarri ez duenez
leihotik begira zai.”

Eta zai dagoela, Jon Trollopek labanderiako ohartxo batean jartzen du gogoa:

“Sikatutako mihise guztiak bidali”

Labadorak dirauen bitartean, Jon Trollopek, denbora pasa, palindromo bihurtzen du ikusitako ohartxoa:

“5 5 3 8”

Ea palindromoa topatzen dugun.

Helduberrientzat oharra. Palindromo ariketak nola egin.