SobreverboS

Xavi Torres katalana eta Pablo Nemirovsky argentinarraren elkarrizketa palindromiko hau azken aldian palindromogintzan egin den lanik dibertigarriena iruditzen zait. Orain liburu gisa aurkeztu da.

Irudian klik eginez on-line irakurri ahal da LibroVirtual.org webgunean. Irakurle gisa izena eman besterik ez da egin behar.

Liburuaren aurkezpen testua uzten dizuet Bar Arab tabernatik pasatzeko gonbidapen gisa:

“Diálogo palindrómico. Desde hace ya varias eternidades, quien pasa por
la puerta del Bar Arab, en el centro de Palindrópolis, puede vislumbrar
en una de las mesas del fondo, frente al gran espejo, las borrosas
siluetas de Torres y Nemir, poetas taciturnos, quienes con la voz ya
extinta de tanto hablar, intercambian mensajes escritos en las blancas
servilletas de papel; van pasando las horas, los días y los siglos, y
sin embargo Torres y Nemir siguen allí, acodados somnolientos al triste
mármol, ora con la mano en la copa, ora con la mano en la pluma,
divagando incansables sobre el mundo, con etílica exaltación del ánimo…”

Palindromo ariketa (hala bedi)

Palindromoak idaztea zer da, palindromoak sortzea ala aurkitzea?
Non dago autorearen marka? Idazleak esan nahi duena esaten du ala simetriaren arau hertsiak eskatzen diona?
Programa egoki bat izan ezkero, hiztegia sartu eta konbinazio simetriko
posible guztiak lor genitzake. Palindromo guztiak klik batean.
Ni, palindromo bat idazten ari naizenean ez nau asetzen edozein emaitza simetrikok. Neurea bilatzen dut, halakorik bada. Eta idazten ditudan palindromoetan neure burua dakusat.
Programa horrekin palindromo guztiak lortuko nituzke, baina berdin aritu beharko nintzateke zerrenda infinitu horretan neure buruaren bila.

Gogoetatxo hau hurrengo palindromoak eragin dit (ala alderantziz):

Palindromogileak hizkiari: “hala bedi” esan ezazu, izan emankor, nere nahia egin arte, eskuzabal.

-1 2, 5, 4 4, 4 3 4, 4.

Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.