Zaharren egoitzetan ia denetarik egiten dute, aisialdi programak gero eta aberatsagoak dira. Dantza, bidaiak, dominoa, eta orain: borroka librea. Aitona-amonak ring-ean dinbi-danba.
Eta nola dibertitzen diren!
Gure aitonak, adibidez, izen artistikoa ere badauka: “Basaitona”. Ez dago txarto, baina nik izenaren aldaera palindromoa proposatu diot, indar gehiago emango diolakoan-edo:
Palindromo ariketa (su-etenaz)
Maoistak bere liderrari bene-benetan diotso beldurra eta gerra zela, baina su-etena hurbil dela. Hurrengo palindromo ezkutuarekin diotso, gainera:
3 3, 4. 6, 3, 5 4, 5.
Suan Joanak
“Tolosa Beantatuz”, alegia, bintatuz, pintatuz, bean=babarruna, Tolosako babarruna. Jode, kostatu zait harrapatzea, egunak. Laguntza behar izan dut (thanx Txarli), nik, neure burua hitz-jokalari handitzat daukan honek, jeje. Enfin.
Total, Tolosako GKo Gallery-ak mural eta grafitti lehiaketa antolatu duela eta han izan naiz neure hitz-joko eta mamutxoekin. Sua zen gaia, eta nik sprayak erabili ditut. Argazki montajean ikusi dezakezuena izan da nere aportazioa lehiaketari. Saririk ez dut lortu, baina ondo pasatu dut, Kle etorri da Ermutik argazkiak ateratzera, @bedaio3000 ezagutu dut (astohitza kamiseta erosi dit!), eta bost liburu (euro banatan) eraman ditut Triangelu plazako postu batetik. Etxera bueltan euria jotafuego hasi da eta afaltzera gonbidatu nau lagunmin batek. Euriaren arabera, Doctor Deseo ikusiko dugu Untzagan ala “Inglourious Basterds” sofan botata.
¿Qué más se puede pedir?
Haiku #5
Horra egia:
Nire hitzetan ez da
gezurra baino.
Palindromo ariketa (Niko Rokin)
Hemen gaude berriro, palindromoaren bila, eta gurekin… Altzürüküko kantaria ere, bere tramankulu estimatuek lagunduta.
Bai, hala dio eta palindromoak: