Palindromo laburra, ez baita luzea:
Eivissa aldean dago faxista parea
4 2 6
Palindromo laburra, ez baita luzea:
Eivissa aldean dago faxista parea
4 2 6
Atenastik datorren adiskideari
guzia txarto ote den galdetu diot nik.
Galdera suertatu da palindromikoa,
palindromo izkutu problematikoa.
4, 5, 4 5?
Aralarko santua aurkeztera dator
gaurko palindromoa, simetriko, jator.
Kanpoan omen dago gure pertsonaia
laguntzailea eta gimnasilaria.
2 3 5, 7 8.
Amets musulmanaren jarraitzaile da ta
jardunpide okerra iruditzen jata.
Euskaraz hasi eta erdaraz bukatu
palindromoa denik ezin da ukatu
5 10 6. 3 7.
Apirilaren 2an, larunbata, Nazioarteko Klub Palindromistaren topaketa egingo dugu Ermuan. Goizeko 10:30ean hasiera emango zaio jardunaldiari, palindromogintzaren inguruko gogoetak aurkeztuko direlarik.
12:15ean, liburu aurkezpen publikoa egingo da. Lau liburu aurkeztuko dira, laurak palindromoz osatuak. “SobreverboS” eta “Miguel de Cervantes, autor del Soldado Rod Adlos“, biak Pablo Nemirovsky eta Xavi Torres palindromogileenak, aurten argitaratutakoak. Bi autoreak bertan izango dira. Continue reading