Alfabetoa irauliz dator aztihitza:
Azkena aurre izan bedi, iragaitzaz
4 4 4, 4 5
Alfabetoa irauliz dator aztihitza:
Azkena aurre izan bedi, iragaitzaz
4 4 4, 4 5
Nagusiaren antzeko kuia gara ta
hizpiluak badio hala izango da.
7 4 8 2
Ai, hankarteko ate, zirrikitu txukun
palindromoa non den asmatu dezagun
2, 7, 3 6.
Urruti dago, bero, penez penatua
ate nepaldar more baten hizpilua.
Azak dakarrena, bueltan azak daroa,
hizpilua, aztihitza, palindromoa.
2 4, 4 7, 5, 3 6 4 3