Zerrenda beltza
X-izpi-gailua tokatu zaigu, bien!
Gailuaz ari gara jendea akatzen.
Lehenak hil ditugu, bigarrenak ere,
ta hurrengoek bide bera hartua dute.
2, 9 4! 4, 12 4!
Mosku, Roma, eta hirukote bat somierrean
Izarrentzako Mosku, neuretzako Roma.
Palindromo erdira heldu gara, toma!
Aldiz, bigarren parterako, somierrean,
badira hiru “lover” zikinkerietan.
3 7 5 2 4 5. 4 10 8 5.
Taxiak, albokak eta pixa
Ohiko taxi madarikatu bati, aizu,
Blas alboka-jolea festarako lortu.
Taxietako zeini da hemen galdera.
Honi ez, ematen du pixa egin dutela.
4 5 4 6 7 4 9 6? 8 4 2!