PAM rock taldekook disko berria atera dugu eta hemen dago entzungai. Formatu desberdinetan jeisteko aukera dago, borondatea ordainduta, edo gabe ere. Euskarri fisiko klasikoan ere erosi daiteke bertatik eskatuta. Merezi du, 7” ko Ep binilozko single-a, bi abestirekin, eta CD osoa biltzen dituen pack elegante gordetzeko/oparitzeko modukoa, luxu bat. Ez galdu aukera, tirada txikia egin dugu ta. Espero dut gozatzea.
Sutan records
Hautsi du marka hiruko zuri ero harroak.
9 4 4 4 6 4.
Aromaterapia
Har, Eba, leunki, karnetaren lurrina.
3, 7 3-1 5.
Ikertzaile kutrearena
Zer dagi, eta nola, ikertzaile kutreak?
6 7
Zerorajasoa faktoria
Zerorajasoa denda ireki dut diseinu palindromikodun kamixetekin, Qstoms zerbitzua baliatuta. Abiatzeko, iGNORONGi kamixeta sareratu dut. Nik jada egin dut froga, eta eskaera egin eta ordainketa paypal bidez burutu ostean kamixeta etxean jaso dut, hilabeteko epean. Emaitza oso ona izan da, argazkia lekuko. Laister diseinu berriak igoko ditut.
A! eta jakin zazue Facebook-en ere Zerorajasoa faktoria jaio dela, blogeko eta twitterreko jarioa jasoko duena eta harremanetarako aukera berriak eskaini.
Aurrekook erruA?
Atzekook eztA!