
ASKAKERIA GEHIAGORIK EZ
euskarak sue
Palindromo eta perretxikoen konparazioa ez da nirea, semagames
hiruhilabetekaritik hartua da, baina egia da, palindromoak basoan
daude, perretxikoak bezala, bilatu besterik ez da egin behar, ez ditugu
asmatzen, aurkitzen baizik, ala ez?
Proposamena gaurkorako zera da,
euskal, euskara, euzko eta erro berdineko hitzen basoan murgiltzea da,
ea zer uzta ateratzen dugun.
Adibide gisa, amanita auskaloides hau:
ARE, BADAKI MAKILAK SU EZAZ. EUSKAL IKA-MIKA DA BERA
libre (palindromo ariketa)
-Libre izan nahi dut, libre izan nahi dut!
Hala zebilen beti, eskean, lelo bera behin eta berriz errepikatuz.
Abertzale batek, tarte batean entzun ondoren, honakoa bota zion:
X XXX, XXXXXX XXXXX XX!
(erantzuna palindromo, hutsuneak beteaz)

Janfri lagun
Humpreyrekin hainbat palindromo ezagun daude gazteleraz, hots:
Sonreí, Bogart no calla contra gobiernos,
Sonreí, Bogart no cede contra gobiernos.
Euskaraz ere eman ditzake, irudian adibidea. Ausartuko zinateke gehiago topatzen? (Gogoratu, palindromoak osatzea perretxikotara joatea bezala da, basoan daude, gure zai)
