Ane, morena
hemen uda dun, eme
han, eromena
palindromo ariketa (jeans)
“Jeans” praka hauek, apurtu egiten dute baita buru barneko ekilibrioa ere. Hala dio palindromoak, behinik behin:
3, 8 4 4 7 5 4
(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek
osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen.)
palindromo ariketa (gaizki-ulertua)
Elkarrizketa palindromikoa, topatu beharrekoa.
Bi lagun. Bata Huelvako herririk famatuenean egiten duen giroaz ari da, eta bestea, harrituta, laguna ultraultraeskuindar bihurtu delakoan.
-5 4.
-2 3 4?!
(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen. Palindromoa bat da, bost hitzekoa.)
San Ferminetako kartela, ooooh
Hauxe da aurtengo San Fermin jaietarako aurkeztu nuen kartela. Ez nintzen erabat pozik geratu, gehiago landu nezakeela pentsatzen bainuen, batez ere marrazkia. Hala ere, aurkeztu nuen, “por si suena la flauta”, eta ez, txirulak ez du jo.
Hemen ikus daitezke aurresailkatutakoak, eta iruñarra bazara, botoa emateko aukera ere badaukazu.