hizpilu #2 (AztihitzA=AstohotsA?)
Palindromo errezitatuek xarma berezia dute, sonoritate propioa.
Grabatu eta, ispilu ariketa batez, buelta ematen diegunean, idatziz simetrikoa dena, hotsez ere beharko lukeela pentsa genezake, baina ez du zertan hala izan behar bete-betean.
Adibidez “inoren” eta bere ispilua “neroni”, grafiaz bata bestearen buelta dira. Baina, soinuz ez. “Ñ” bat baitugu alde batera, eta “NI” bat bestera.
Entzun esperimentua:
Honek esan nahi du, baita ere, idatziz erabat simetriko ez diren berbak, atzeraka entzutean, simetriko izan daitezkeela, hau da, AztihitzA ez du zertan AstohotsA izan behar. Eta alderantziz.
Horrelakoak aztertzen jarraituko dugu aurrerantzean.
Ahotsa, Peru Madalenarena da. Grabazioa Elorrioko Arriolan egin genuen Peruk, Ander Garaizabalek eta hirurok.
palindromo ariketa (ego)
Ermuan ez omen gara harroak, Egoa asfalto azpian baitaukagu.
Horregatik, arraroa da hurrengo palindromoak ermuar batez hitzegitea, Ni biderkatu bati buruz ari baita:
1, 3! 5 3 5.
(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek
osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen.)
palindromo ariketa (muturgo)
Ainarak, bere ernegaldietan, ihes egiten du urrutira. Hurrengo palindromoak dioenez, muturgo bizi batek hartu du Ainara, eta Afrika aldean omen da jada.
6, 7, 7 2.
(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek
osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen.)
ReveR
Nazioarteko I. Kongresu Palindromikoak sorturiko ekarpen interesgarriena, duda barik, ReveR mugimenduaren sorrera izan da.
Mugimendu literario palindromiko lez aurkezten du bere burua eta bloga hemen dago, palindromoekin zer egin daitekeenaren erakusle.