palindromo ariketa (pizza)

Palindromoek, simetriaren kapritxoaz, eszena bitxiak irudikatzen dizkigute batzutan. Esaterako, hurrengo hau:

Han zegoen bera, aseturik, erne, ia gaztetuta, kasik maldizio zelarik, pizzarekin sipahi zaldunari baiezkoa (dirudienez) emanez.

3 3, 3 3, 5 2, 5 2, 8 9 6, 3 5, 6.

(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek
osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen. Palindromoa bakarra da)

palindromo ariketa (hiru titular eta oihu bat)

Karpov-ek bere xakeko fitxak galdu zituen, baina guztiak errekuperatu ditu bat izan ezik. Titularraren arabera, bila ari da.
Baskonia saskibaloi taldeak etxean jokatu du, eta aurretik kanpoan jokatutako partiduan erakutsitako intuiziorik gabe. Galdu omen du, titularraren arabera.
Afganistango fundamentalistek mendebaldekoon gorputz atal jakin batean jarri dute, ez begirada, baizik eta beste gauza bat. Titularra irakurtzean oihua bota dut.

“8 6 4”. “4 4 3”. “5 9 9”. 1!

(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek
osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen. Palindromoa bakarra da)