Arkatzetik palindromoa irtetzen zait
Uzkitik zU.
palindromo ariketa (iraultzaile astuna)
Aurkitu beharreko hizpiluak zera esaten du (simetria ederrean, beti ere):
Iraultza egindakoak aspergarri jokatzen du (edo aspergarri baino latzago).
“7 5 3”
(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek
osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen.)
Astohitzak aztihotsA (Ikasturte berria abian)
UDA BADA, BADA, BADU.
12 lagunek hartu duzue parte AstohitzA itzultzen eta atzo gauean egin nuen kamiseten zozketa. Saridunak, Gorka eta Iratxe (->h).
Batak facebookean eta besteak blog honetantxe laga zenuten mezua. Eskertu nahi nuke guztion partaidetza.
Orain ikasturte berriari ekiteko tenorea heldu da, opor luzeen ondoren. Bihar palindromo ariketa berri batekin abiatuko gara.
Ez galdu ;)
ASTOHITZA itzulpen bila
Irudian, astohitza. Esanik erruz egi bat ta bi gezurrekin ase.
Jende askok galdetzen dit ea zer esan nahi duen (“tradúcemelo”) eta euskaraz dakigunon artean ere, bakoitzak bere irakurketa propioa egiten du.
Beraz, deialdi bat egin nahi dut hemendik, ASTOHITZAren itzulpen eta interpretazioak biltzeko.
Biziki eskertuko nizueke berba palindromiko hauen erdaretarako itzulpenak, hala nola, ASTOHITZAren inguruko ulerkerak orohar.
Ekarpenak bi modutan egin ditzakezue, alde batetik, blog honetan, mezu honi erantzunez, eta beste batetik Twitter bidez, #astohitza etiketa erabiliz.
Mezua bidaltzen duzuenon artean pare bat kamixeta zozketatuko dut, hauen antzerakoak.
Hauek dira, hortaz, abuzturako etxerako-lanak. Palindromo ariketak-eta irailean bueltatuko dira, ordurarte ondo izan eta milesker blog hau jarraitzeagatik.
Txintxo ibili, mutxi gastau eta bueltak AMAri.
palindromo ariketa (erdi lo)
Erdi lo zegoela, auzoko futbolzalea oihuka hasi zitzaion. Egoera, hurrengo palindromo ezkutuak adierazten du:
6 4… 3!
(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek
osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen.)