Komikira ekarri dut aspaldiko palindromo luze hau. Espero dut gustatzea.
(Klik eginez, handiago)
Gaberdiko lumak
erritmo xuabe girotua
berriz sortu arte,
nik, moztuta, ezingo dut
plazerrik lortu.
Baneki
bost urratsei lotuta
betiko luzatzen…
(ildotu gabe, pilotu)
E. Unanue idazle ezaguna dugu blog honetan. Aurrekoetan ezagutu ditugu haren lan palindromoak (irudietan). Liburu berri batekin dabil egunotan. Zein izenburu jarriko dion ez omen du oso argi eta aholku eske datorkigu.
Harrigarriro, oraingoan ez dira palindromo eskutartean dituen bi titulu posibleak, baina palindromo baten bitartez eskatu digu laguntza.
Palindromo hori ezkutatu egin dizuet, baina ziur laister topatuko duzuela. Horrela dio:
“Dirua izar” ala “Gure paradisu debekatua”? Lagundu!
Osakidetzan erotu dira, eta aurki, baimenarekin soilik gaixotu ahal izango gara. Jada eskuragai dago gaixotasun hematologiko jakin baterako lizentzia, izen palindromoa duena eta topatu behar duzuena:
Rosi emakume beroa da. Hala ematen dute aditzera ezkutuko bi palindromook:
a) Rosi bezalako batek sute bat ez, bi eragiten ditu.
b) Rosi lako bik, triskantza bat.