(Ariketa berri bat irakurle fidel zein berrientzako. Badakizue, erantzuna palindromo, hutsuneak beteaz.)
Adanen p(arad)isukideari esaten diogu, guk sei eskurekin egiten dugun bitartean berak ez duela horrelakorik behar.
3, 3 3 5, 3 3 4 4
Lehengo blogekoak
Palindromo bat Nakbaren urteurrenean
queer
Nekaneri
Palindromoen munduan bada jainkosa anitz. Bat, Nekane.
Tristura uxatzeko, adibidez, berari eskatzen zaio:
NEKANE, PENA KEN!
Kontatzen da, behin, hirurogeitabat lagun elkartu zirela Nekane jainkosaren omenez bazkaria egitera, hainbatetan uxatutako penengatik. Nekanek, baina, debekatu egin zien bazkaltzen hastea (jainkoak eta bere kapritxoak, ene!), harik eta lagun bakoitzeko letra bat izango zuen palindromo eder bat oparitu arte.
Hainbat orduz aritu ziren hirurogeitabatekoaren bila.
Eta topatu zuten.
Irri zabal batez otoitzean jarri ziren denak:
NEKANE, BEGIRA, GUK IRABAZ, EMAN EDANA, JANA, DENA, MEZA BARIK, UGARI, GEBENA KEN.
Ordutik, bazkalaurrean, mahaia bedeinkatzen denean, inor irriz ari bada, ez pentsa errespetu falta denik. Nekaneri ari zaio.