Ero bat piercing-dendan sartu da. Zulatuei adarra jo asmoz, kafeontzia kentzen die.
Orduan, hurrengo berba elkartruke palindromikoa sortzen da, eroak ironiaz piercingdunei eta hauek zakar lapurrari:
-3 6 8?
-6 8, 4!
(Zenbakiek zera adierazten dute, topatu beharreko palindromoa osatzen duten hitzak eta hauen letra kopurua. Palindromoa bakarra da, sei hitzekoa)
Lehengo blogekoak
palindromo ariketa (droga)
Ariketa hau errezagoa da, hasiberrientzat beren-beregi.
Droga guztia mahaigainean dago, eta lagun koadrilla bere inguruan. Bapatean txirrinak jotzen du. Ustekabeko bisita: Ane. Oihuka hasten dira:
-3 2! 5 5 4!
(Zenbakiek zera adierazten dute, topatu beharreko palindromoa osatzen duten hitzak eta hauen letra kopurua.)
palindromo ariketa (kausazkoa)
(Oharra despistatuentzat: Zenbakiek topatu beharreko palindromoaren letra kopurua adierazten dute, bete beharreko hutsuneak.) Palindromoak honela dio:
Hau da hau jazarpen kasu kausazkoa: batek daki zerk ekarri duen zer, “La Faraona”k sua ala honek Estatu Batuetako sare falta.
1 2 5 4 7: 7 5 3 3 4 5 4 3.
palindromo ariketa (larrutan)
Solas sexuala, asmatu beharrekoa. Elkarrizketa, osotasunean, palindromoa da. Hutsuneak bete.
Batak bestea animatzen du sexua zoro eta pozik luza dezan. Besteak erantzuten dio, eztiki, ondoan duen porra barnera dezala.
-3 4 4, 5, 5.
-5 5 3 5, 4.
palindromo ariketa (nagiak pipatzen)
Nagiek aise pipatzen, gustora
5-5 8 4, 9 4
(bisitari berrientzat oharra: palindromo ezkutua aurkitu behar da, hutsuneak beteaz)