Euskarazko palindromo lehiaketa

Adi, palindromozaleak eta berbajale oro: Arrasateko AED elkarteak euskarazko palindromo lehiaketa deitu du. Lanak e-mailez bidali beharko dira aed@aedelkartea.com helbidera otsailaren 11ra bitartean.
Hasiera emateko edo, palindromo tailer bat emango dut Arrasateko Kulturateko areto nagusian, bihar, abenduaren 28a, arratsaldeko 18:30ean.
Eragin arkatzei!

Egunotan bada beste lehiaketa palindromiko bat, REVER mugimenduak bultzatua, gazteleraz: Mikroipuin palindromiko lehiaketa. Egin klik irudian informazio gehiagorako: