yo he venido aquí a hablar de mi libro

Inprimategitik atera berri da Nazioarteko Klub Palindromikoaren bilduma, irudian duzuena, Mexicoko Praxis argitaletxearen eskutik.

Emailez jakinarazi didate eta hauxe besterik ez dakit oraingoz.
Guztien artean, euskarazkoak aportatu ditugun bi palindromozale gaude, Juanan Sanabria (santurtziarra uste dut, ez dut pertsonalki ezagutzen) eta ni (“eibartarra” jarri didatenaren beldur naiz, eta ermuarra izanik, lagunak haserretuko zaizkit, fijo).

Hurrengo asteetan eskutartean izango dut, kopia bana eskatuko dut Ermuko, Eibarko eta Eskilarapeko ateneoko liburutegientzat.

Vitamina aldizkarian argitaratu zidaten lehendabizikoz palindromo bat, kontrazalean. Gero Anjel Lertxundik aipamen polita egin zidan bere zutabean, Arteletra proiektuaren hastapenetan. Ondoren bloga etorri zen, eta tartean SEMAGAMES boletinean aldizkako kolaborazioak.

Nire euskarazko palindromoen bildumak, berez, liburu baterako emango lukeela pentsatzen dut batzutan, liburutxoa, bitxia, kuttuna, eroa. (I hope that someone gets my message in a bottle)

Desiatzen nago “Sé verla al revéS” laztandu, usaindu, gozatzeko.

karratutarrak

Honako hau latinezko palindromorik ezagunena da, karratuan nola funtzionatzen duen garbi ikusten da irudian. Wikipedian horrela euskaratu dute: Arepo ereileak trebetasunarekin gidatzen ditu gurpilak. Batzuk diote, PATERNOSTER bi aldiz idatzi daitekeela letra hauekin, eta sobratzen diren bi A eta bi O hoiek alfa eta omega adieraziko luketela, otoitz kristaua osatuz.

Euskarazko hurrengo honek misterio gutxiago dauka, kafe batzuk eta zigarro dexente tarteko, infreñuko taberna zuloan sortua da, eta ez da gutxi.
Aizan, igela zen, ez alegi nazia.
Aizan, igela zenez, alegi nazia

A

I

Z

A

N

I

G

E

L

A

Z

E

N

E

Z

A

L

E

G

I

N

A

Z

I

A

puntuka (ariketa)

Eugene Ionescoren “La cantatrice chauve” (kantari burusoila) antzezten arituko gara berriro Ermuan, eta laster Eibarren. Obra horren surrealismo eta absurdutasunean murgilduta nabilelako, edo palindromoek, berez, mezu apetatsuak ematen dituztelako, halakoak suertatzen ari dira hemen plazaratutakoak, eroak.

Hasiera batean eguneroko bat izan behar zuen blog honek, baina palindromizatu da erabat, badakit. Aurrerantzean post pertsonalagoak igoko ditudala pentsatzen dut, bizipenak-eta (penak?). Auskalo.

Momentuz ariketatxo bat proposatu nahi dizuet.

Puntua emanik, bertsoa osatzen lagunduko?

OSO NAZI ZEKENA
NEKEZ IZAN OSO

Erantzunek ez dute zertan palindromo izan behar, baina hala balira, puztarri doblea eskuratuko zenukete. On egin.