Couland de Xocolat

               

Lagun bat etorri da bazkaltzera. Espagetiak seitan eta piperrekin. Txundituta laga dut postrearekin, Couland de chocolat prestatu dut, bainilazko izozkiarekin jan dugu, maite nau betirako. Kotxean eraman dut anaiarenera, La Polla Recordsen Salve CDa ikusi du eta bolumen brutalean, bentanak jaitsita egin dugu Azitainerainokoa. Garai onak haiek, orain ez da klase kontzientziarik, guztiak ustelak dira, peperoek eta gotzainek kalea hartu dute… Bera Valentziatik dator, eta nazka eginda dago, lagunak besterik ez zaizkigu geratzen mundu ero honetan. Ruperren disko bat eraman du eta zenbait euskal poeten erreferentziak, baina esan diot agian zaila izango duela gaztelerazko itzulpenik topatzea.
Han laga dut, bere poz kutsakorrarekin, eta Calle 13 berreskuratu dut, aspaldiko partez
(“mira los aburridos, con los pies deprimidos”).
Arratsaldean izan dut, zerbait ahazten nuenaren sentsazio arraroa, koadernoan ez nuen ezer apuntatuta, beraz etxera etorri eta ordenagailuan trasteatzen ibili naiz, oraindik ez dut lortu wifia ibilaraztea eta pasilloan ari naiz, routerrari kable motzez lotua, prekario-prekario. Zerbait egin dut, baina. Zer iruditzen blogaren irudi berria?

agur windows, kaixo debian

Bigarren saiakera. Lagako al dit nire konpiuter infektatu honek post hau bukatzen?
Despedida polita neukan idatzita, baina zerbaitek jan egin du igotzera nindoanean. Bihar, katxarro honek sistema eragile berria ezagutuko du, debian echt, lagun onak egitea espero dut.
Dena dago prest, artxibo baliogarriak kanpoko disko gogor berrian gordeta, betor linuxa eta etorri beharrekoak. Ikasi beharrekoak asko, imajinatzen dut, baina gogotsu nago.
Ea posible dudan hau igotzea.
Bihar arte.