palindromo ariketa (lost in translation)

Hemen eta hemen aipatu izan dut “Sé verla al revéS” palindromoen liburua. Aipatu bezala, edizioa txukuna da, baina, bada akatsen bat edo beste. Adibidez, autore erotu honen atalaren aurkezpenean E.Unanueren aipu bat dago. Esaldia palindromoa da euskeraz, baina gazteleraz soilik ageri da, eta klaro, ez du graziarik.
Honela dio:
“De paso, que la zeta esté en cabeza”

Aurkitu dezagun jatorrizkoa:
4 4 4, 4 5

(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen)

Sé verla al revéS

Dagoeneko kalean da “Sé verla al revéS” Nazioarteko Palindromo Klubeko autoreen antologia. Mexikoko argitaletxe batek atara du, eta ezin da hemengo liburudendetan lortu. Bai, ordea, Eibarko eta Ermuko liburutegietan, eta, dakizuenez, Euskal Erkidego Autonomoko edozein liburutegitik eska daiteke, sarean baitaude.
Aleren bat erosi nahi izanez gero eskatu niri, edo zuzenean Palindromo Klubaren arduradunei
Euskarazko aportazioa liburuan ez da handia, ez katalanerarekin alderatuz, noski, baina hor dago. Edizioa primerakoa da, txukuna eta mimatua. Komentatuko didazue (edo ez).