palindromo ariketa hirukoitza (asko ginen)

irudia https://fun-party-games.com/cats-cradle.htm

Lagun bi, solasean, aspaldiko kontuez.
Batak besteari:
-Asko ginen, ezta?
Besteak, ironiaz:
-3 5, 5.
-Ala…
-3 3? 2 3?
-konturatu zara palindromoekin erantzuten ari zarela?
-4? 2? 2!

(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen)

palindromo ariketa bi (entziklopediarena eta ateaurreko zerarena)

Gaur, hausterre-eguna, ariketa bikoitza.

A) Etxez etxe, entziklopediako liburukiak.

4 3, 1 3 4


irudia: https://www.masd2.com

B) Nola deitu palindromo batekin irudiko horri? (Ez anbigramari, baizik eta lanpasari, zerriari, oinazpikoari… felpuduari, alegia.)

5 6

(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen)

Sinonimo bila


Palindromo hitza grekotik dator, πάλιν (palin) “atzera” eta δρóμος (dromos) “itzuli” (wikipediatik hartua).
Badira hainbat sinonimo: kapikua (katalanez cap i cua, burua ta atzea. Zenbakiei dagokio), retrógado (gazteleraz).
Egin dezagun litEROtura pixka bat, eta ekar ditzagun palindromoaren sinonimo batzuk. Horra bi:

AZTIHITZA

HIZPILUA