Aralarko santua aurkeztera dator
gaurko palindromoa, simetriko, jator.
Kanpoan omen dago gure pertsonaia
laguntzailea eta gimnasilaria.
2 3 5, 7 8.
Aralarko santua aurkeztera dator
gaurko palindromoa, simetriko, jator.
Kanpoan omen dago gure pertsonaia
laguntzailea eta gimnasilaria.
2 3 5, 7 8.
Amets musulmanaren jarraitzaile da ta
jardunpide okerra iruditzen jata.
Euskaraz hasi eta erdaraz bukatu
palindromoa denik ezin da ukatu
5 10 6. 3 7.
Zerolo militarra, maila bajukoa,
da ardurak saihestearen aldekoa.
Hori esan ta, hara, palindromoa sortuz
kontua bukatzen da kaiola margotuz.
-6, 6, 7 2!
3 6 4 2 7.