palindromoen koplak

Hauxe da, ongi etorri
palindromo festa
AURREKOOK ERRUA?
ATZEKOOK EZTA!

AUTORE EROTUA
lapitza da ezpata
AUTORE BEROTUA
ATARA ZARATA!

KARRATUTARRAK dira
egungo izurrite
euren zirkuluetan

ETIKA DAKITE

Ortografi akastun
zer daki ta zer ez
hurrengo kapikuak
ZEUTAKO KATUEZ?

OGIA IGO dio
simetriak hala
TA BADAKAR OGIAK
AI, GORAKADA BAT

Idazten
ari dena
nekatzen da nekez
letra-saldan barrena
ZER EZABA, ZER EZ

Bideari bira bi
bero bedi hainbat
bueltan betor beterik
TA BARE ERABAT

caótica ana

deitura palindromikodun Julio Medem filma berria aurkezten ari da egunotan, Caótica Ana.
pelikula honen bertsio euskaldunarentzako izena proposatzera ausartzen naiz txoko honetatik. hauxe:
ANA BASAGOITI

libre zara

ipuina.

besteei laguntzeko zuen joera paternalista hura, deseroso bilakatu zen bere buruarentzat.
halako batean, buruak, apartean deitu zion eta argi esan zion:
LIBRE ZARA, GOZA ZAZU.
han abiatu zen gure laguna, obediente, senak aginduta, Zaragoza libratzera.