Humpreyrekin hainbat palindromo ezagun daude gazteleraz, hots:
Sonreí, Bogart no calla contra gobiernos,
Sonreí, Bogart no cede contra gobiernos.
Euskaraz ere eman ditzake, irudian adibidea. Ausartuko zinateke gehiago topatzen? (Gogoratu, palindromoak osatzea perretxikotara joatea bezala da, basoan daude, gure zai)
Author: markus
logika ariketa
zer musika egiten du karteleko abeslariak?
(erantzuna ez da palindromoa)
palindromo ariketa (elvis eta buda)
bata zein bestea, zera dira:
XXXXX XXXX
(heldu berrientzako oharra: hutsuneak beteaz, ezkutuko palindromoa osatu behar da. ez dago saririk, asmatzeak ematen duen plazerrarena soilik)
palindromo ariketa (zozketarena)
infreñuko otarra eraman dut, zozketan, durangoko nobedadeekin osatutako otar kulturala. inbidiak jota daude guztiak, liburu ta diskak barra atzean egon dira eskaparatean eta denok genituen gure preferentziak. orain mailegu eske datozkit lagunak, eta listadespera osatu dut. euskal hiria sutan-ena da zerrendarik luzeena. por zierto, Zea Mays-en azkena kotxeko loroak ez dit irakurtzen, bi ale ezberdinekin probatu dut, eta ezer. tira, gatozen palindromotara.
topatu beharreko palindromoa, infreñun aditua da bezero bati (lo juro).
Honek, zutitzeko agindua ematen dio neska bati eta zerbait emanez, esaten dio kontuz ibiltzeko inguruko kamarada batek zozketa eramaten badu.
(hutsuneak bete) (aupa Jatsu, eragiok boligrafoari)
XXX! XX, XXXXXXXX XXXXX XXXXXXX XXXXXXXX, XXXXXX!
palindromo ariketa (sindikalistarena)
(Hitzen ondoeza, J. Sarrionandia)
sindikalista abertzaleak esaten omen du:
X XXX, XXXXX!
(erantzuna palindromo, hutsuneak bete)