Nekaneri

Palindromoen munduan bada jainkosa anitz. Bat, Nekane.
Tristura uxatzeko, adibidez, berari eskatzen zaio:

NEKANE, PENA KEN!

Kontatzen da, behin, hirurogeitabat lagun elkartu zirela Nekane jainkosaren omenez bazkaria egitera, hainbatetan uxatutako penengatik. Nekanek, baina, debekatu egin zien bazkaltzen hastea (jainkoak eta bere kapritxoak, ene!), harik eta lagun bakoitzeko letra bat izango zuen palindromo eder bat oparitu arte.
Hainbat orduz aritu ziren hirurogeitabatekoaren bila.
Eta topatu zuten.
Irri zabal batez otoitzean jarri ziren denak:

NEKANE, BEGIRA, GUK IRABAZ, EMAN EDANA, JANA, DENA, MEZA BARIK, UGARI, GEBENA KEN.

Ordutik, bazkalaurrean, mahaia bedeinkatzen denean, inor irriz ari bada, ez pentsa errespetu falta denik. Nekaneri ari zaio.

Topaketa Palindromikoa

Aste batzuk dira Bartzelonako Igualada herrian Topaketa Palindromikoa izan zela, hots, CPI-IPC nazioarteko palindromo klubaren elkarretaratzea. Han izan nintzen, euskararen ordezkari bakar, eta batazbesteko adina jeisten.
Parada izan dut emailez ezagutzen nituen izenei aurpegia jartzeko eta barre batzuk egin eta piloa ikasteko. Han zegoen Castanyer jauna bere 91 urteei buelta eman eta 19 urteko baten azkartasunez; elkarrekin egin genuen Igualadarainokoa Bartzelonatik kotxez Joan Josep Isern eta Anna emaztearekin.
Willy de Winter mexikarrak, bazkaloste atsegina eskeini zigun hitz-jokoak botatzen eta opariak banatzen. Bere “Nueva Picardía Palindrómica” oparitu zidan, sinatuta. Liburu horren sarreratik hartu dut hurrengoa:

(Dice Julio Cortázar en su “Historias de Cronopios y famas”: “Las escaleras se suben de frente, pues hacia atrás o de costado resultan particularmente incómodas”.
Más sabed, queridos lectores, que los palindromistas al igual que los cronopios cortazarianos subimos por las escaleras pero en nuestro caso particular se trata de escaleras eléctricas y con la curiosidad de que ellas van en descenso. A veces podemos ver a niños traviesos en centros comerciales que tratan de desplazarse así en contrasentido. Es un esparcimiento bastante difícil e inútil pero divertido. En esto parecemos a los niños. El palindromista, a todas luces -o a oscuras- no contribuye al bien público. Por consiguiente, a mí no me culpen de la crisis nacional.)

Lagun egin nuen, mahaiean ondoan neukan Xavi Torres gaztea ere, zeinak milaka palindromo ariketa daukan, gazteleraz, hemen.
Nik nere obrarik handiena eraman nuen, astohitza (irudian), eskuz egindako paper birziklatuan, orrialdea markatzeko tarjetatxo modura, opari gisa. (Han “punt de llibre” esaten zioten, nola da euskaraz?)

Hurrengo topaketa Ermuan egiteko gonbitea luzatu zidaten, datorren urtean. Baliteke.