Papelak pilatuta, harrikoa egin barik, zaborra jeisteke, hamabi t’erdiak eta ni kalanburretan…
Tira, harrapatu nau, bihoa sarera, eta ni lotara. On egin.
Author: markus
43. Durangazokarako AZAren nobedadeak (I)
Hona hemen Durangoko txapeldun ikustezinak irakurri nahiko lukeen liburua, E. Unanueren azkena.
Topatuko al du Landakoko azokan?
Kritikak esan du:
“Alu drama mardula” (Etxebexte, TRABART)
“A ze meza” (Ane Maroz, AISIA)
Asteotan, hemen, AZA argitaletxearen material berriaren berri izango duzue. On egin!
egun betea
Irunen nengoen, gaztetxo talde bati grafiti ikastaroa ematen, eta espero gabeko mezua jaso dut, mobilean. Petxa zen, pintura erakusketa jarri du Donostiako MAD aretoan, eta hara joan natzaio bisitan. Orain urte batzuk ospitaleko pasilloak elkarrekin ibilitakoak biak, aspaldi ikusi barik, elkarri kontatu diogu elkarren berri, zerozero batzuk tarteko.
Alkoholik gabeko garagardoa asmakuntza ederra da, inoizko hoberena, esan diot, lengoaia eta gurpilaren ondoren. Barre batzuk egin ditugu, koadroak komentatu dizkit, izenburuak pinturak baino surrealistagoak dira, azaroaren 8a arte han daude ikusgai, eta salgai. Bueltan kafea hartu dut Infreñun, kuku bat eta etxera.
Egun betea izan da gaurkoa, lana (neurrian ), adiskidea (ezustean), eta musika (bidean).
*(gaurko musika: Javier Álvarez -tiempodespacio, Pink Floyd -behiarena, Petti -on, Vetusta Morla -un dia en el mundo, Ruper Ordorika -bilduma bat)
peli bat, foto bat, haiku bat
“uno por ciento esquizofrenia” Ione Hernandezena, Julio Medemek ekoiztua. Gustatu zait, identifikatua sentitu naiz maiz pelikulan zehar. Etxera heldu eta nire lagun Plenur eta Zyprexa nituen zai.
haikua gogoratu dut:
ezagutu dut
marka utzi arteko
sasi ta laino
Couland de Xocolat
Lagun bat etorri da bazkaltzera. Espagetiak seitan eta piperrekin. Txundituta laga dut postrearekin, Couland de chocolat prestatu dut, bainilazko izozkiarekin jan dugu, maite nau betirako. Kotxean eraman dut anaiarenera, La Polla Recordsen Salve CDa ikusi du eta bolumen brutalean, bentanak jaitsita egin dugu Azitainerainokoa. Garai onak haiek, orain ez da klase kontzientziarik, guztiak ustelak dira, peperoek eta gotzainek kalea hartu dute… Bera Valentziatik dator, eta nazka eginda dago, lagunak besterik ez zaizkigu geratzen mundu ero honetan. Ruperren disko bat eraman du eta zenbait euskal poeten erreferentziak, baina esan diot agian zaila izango duela gaztelerazko itzulpenik topatzea.
Han laga dut, bere poz kutsakorrarekin, eta Calle 13 berreskuratu dut, aspaldiko partez
(“mira los aburridos, con los pies deprimidos”).
Arratsaldean izan dut, zerbait ahazten nuenaren sentsazio arraroa, koadernoan ez nuen ezer apuntatuta, beraz etxera etorri eta ordenagailuan trasteatzen ibili naiz, oraindik ez dut lortu wifia ibilaraztea eta pasilloan ari naiz, routerrari kable motzez lotua, prekario-prekario. Zerbait egin dut, baina. Zer iruditzen blogaren irudi berria?