Eman dut hitza,
jan dut ondoren eta
eskatu pizza
Author: markus
palindromo ariketa (koktel)
Sé verla al revéS
Dagoeneko kalean da “Sé verla al revéS” Nazioarteko Palindromo Klubeko autoreen antologia. Mexikoko argitaletxe batek atara du, eta ezin da hemengo liburudendetan lortu. Bai, ordea, Eibarko eta Ermuko liburutegietan, eta, dakizuenez, Euskal Erkidego Autonomoko edozein liburutegitik eska daiteke, sarean baitaude.
Aleren bat erosi nahi izanez gero eskatu niri, edo zuzenean Palindromo Klubaren arduradunei
Euskarazko aportazioa liburuan ez da handia, ez katalanerarekin alderatuz, noski, baina hor dago. Edizioa primerakoa da, txukuna eta mimatua. Komentatuko didazue (edo ez).
palindromo ariketa (cunnilingus)
Jeloskor dago hirukotekidea, Mireni
cunilingusa egiten baitiot sarritan, eta berari soilik patxo. Julai
deitu ez dit ba! Hauek izan dira bere hitzak, simetria ederrean:
3 6 3 4, 5! 4 4…
(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen)
haiku #2
Non da egia?
nire hitzetan ez da
gezurra baino