Gaur galdera bat daukagu, palindromo ezkutuak erantzungo diguna. Noski, palindromoa osatu beharra dago zeri buruz ari den argitzeko. Izan fin eta on egin.
Author: markus
Palindromo ariketa (ostruka)
Ostrukak burua bezala, palindromo berri bat ezkutatu dizuet, berehala aterako duzuelakoan. Izan fin, eta on egin.
Goiz euritsu hartan, irakasleak susmoa zuen ikasle helduberriek (bizkarroi blaitu haiek) ez ote zuten marihuana erre.
Irudiko ostruka erakutsiz, hurrengo galdera bota zien, ironiaz:
-6 7, 7 2 8 4 7?
(Ea ostruka zen hango itsu bakarra, alegia)
Haiku #4
Kontuz, piztiarentzat
fereka oro
ziria baita
Palindromo ariketa (Biloba abolizionista ustela)
Palindromo luzeagoa gaurkoan, bi esaldiz osatutako palindromo bakarra. Bihurria oso, baina “euskara simetriko garbian”. On egin ;-)
-A! Zapore gozoa hik? Demasa haiz, zahar-usain!
(Noiz edo noiz, biloba abolizionistak, nekez aditzen zuen “hats” emeki)
-1! 4-5 3? 6 4, 4-6!
(5, 5 15, 7 4 6 “4” 7)
Palindromo ariketa (Itaka-kao)
Gaurkoan palindromo nahasi samarra ekarri dizuet. Ez zaituztet, baina, K.O. utzi nahi. Tira, seguru berehala topatzen duzuela erantzuna. On egin.
Itakako lagunari errentan hartu hainbat juramentu eta txokolatedun esneari koldar deitu ez dio ba! Halaxe gertatu da, bai, palindromoaren arabera: