Erabaki bi

Erabaki bi hartu dut, eta pertsona arras kontraesankorra naizen aldetik
ezin dut ziurtatu erabaki irmoak izango direnik, baina, tira:

1) Palindromo ariketei burutazio-pajeo-pertsonal bat gehituko diet, post
scriptum bat, PS, ariketaren ostean. Ariketak ebazterakoan mesederik ez dute egingo ziurrenik, baina faltan botatzen nituen blogean unean uneko palindromoak eragiten dizkidan gogoetak.

eta 2) Palindromo ariketen artikuluetako irudiak neronek sortutako
irudiak izango dira. Ez dut orain arte jabetza eskubide arazorik izan
inorekin baina “alegremente” hartu dut handik eta hemendik, askotan
iturria aipatu gabe. Kitto.

Hala bedi
Sukram

Palindromo ariketa (Basaitona)

Zaharren egoitzetan ia denetarik egiten dute, aisialdi programak gero eta aberatsagoak dira. Dantza, bidaiak, dominoa, eta orain: borroka librea. Aitona-amonak ring-ean dinbi-danba.
Eta nola dibertitzen diren! 
Gure aitonak, adibidez, izen artistikoa ere badauka: “Basaitona”. Ez dago txarto, baina nik izenaren aldaera palindromoa proposatu diot, indar gehiago emango diolakoan-edo:

“8 7”

Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.

Suan Joanak

“Tolosa Beantatuz”, alegia, bintatuz, pintatuz, bean=babarruna, Tolosako babarruna. Jode, kostatu zait harrapatzea, egunak. Laguntza behar izan dut (thanx Txarli), nik, neure burua hitz-jokalari handitzat daukan honek, jeje. Enfin.
Total, Tolosako GKo Gallery-ak mural eta grafitti lehiaketa antolatu duela eta han izan naiz neure hitz-joko eta mamutxoekin. Sua zen gaia, eta nik sprayak erabili ditut. Argazki montajean ikusi dezakezuena izan da nere aportazioa lehiaketari. Saririk ez dut lortu, baina ondo pasatu dut, Kle etorri da Ermutik argazkiak ateratzera, @bedaio3000 ezagutu dut (astohitza kamiseta erosi dit!), eta bost liburu (euro banatan) eraman ditut Triangelu plazako postu batetik. Etxera bueltan euria jotafuego hasi da eta afaltzera gonbidatu nau lagunmin batek. Euriaren arabera, Doctor Deseo ikusiko dugu Untzagan ala “Inglourious Basterds” sofan botata.
¿Qué más se puede pedir?