Palindromo ariketa (azak)

Aurrekoan jakin nuen ordiziarrak “azak” direla. Hor doa ariketa berria, Jakintza ikastolako palindromozaleei eskeinia.

Aza, palindromo jangarria da. Baina, baita droga (palindroga?) boteretsua ere.
“Atsedenik ez drogarik gabe”. Gogoratzen kanpaina hura?
Bada, azek ere martxa amaigabea eskaintzen dute. Hala dio behintzat palindromo ezkutuak:

“6 6 3”

Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.

PS:
Gaurko ariketa erreza dela esango nuke. Sukram.

Palindromo ariketa (areto bikainean)

Betiko taberna zeharo aldatu didate. Ohiko soinu kitarrero basatia eta garagardo kañak desagertu dira. “Kalitatearen” izenean.
Orain, kitarra entzuten da, baina suabe-suabe. Eta edateko, ezki-ur kikara bat atera ez dit ba!
Sututa, egindako aldaketez potrotaraino nagoela esan diot barrakoari, eta etortzeko kalera jipoia jasotzera.
Horixe esan diot, bai, hurrengo palindromoa erabiliz:

7 4, 4 3 4… 11 2 7 “10”. 5 8!

Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.

PS:
Batzuetan, hizkuntzaren iturriak guztia eman duen sentsazioarekin, etsipenak hartzen nau, palindromo hobeagorik ez dudala aterako.
Eta halako batean udazkena heltzen da, haizea aldatzen da, iturriak ur berria dakar, eta nik infinituan sinisten dut berriro.

Palindromo ariketa (itzulpena)

Demagun poema zati bat, gazteleraz:

sería nuestra piel una sierra
rasgándonos en público
llorando.

Alfa>betatze bidean dagoen itzultzaile automatikoak, Google-renak, honela itzultzen du gaur:

ikusi zuen gure azala
publikoetan tearing
negarrez.

Itzultzaile trebe batek makinak (inoiz?) emango ez digun itzulpen poetikoago edota, batez ere, palindromoa sortu lezake. Topatzen lagunduko?

5 6 9

5 8

8

Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.