Author: markus
Punkpoetak Infreñun
Velada con punkpoetas con café y entre porretas. Titulu horren pean arituko gara Gordo eta biok testu batzuk errezitatzen. Ostegunean, hilak 30, gaueko 11etan, Ermuko Infreñu tabernan. Gonbidatuta zaude.
Euskarazko palindromo lehiaketa
Adi, palindromozaleak eta berbajale oro: Arrasateko AED elkarteak “euskarazko palindromo lehiaketa“ deitu du. Lanak e-mailez bidali beharko dira aed@aedelkartea.com helbidera otsailaren 11ra bitartean.
Hasiera emateko edo, palindromo tailer bat emango dut Arrasateko Kulturateko areto nagusian, bihar, abenduaren 28a, arratsaldeko 18:30ean.
Eragin arkatzei!
Egunotan bada beste lehiaketa palindromiko bat, REVER mugimenduak bultzatua, gazteleraz: Mikroipuin palindromiko lehiaketa. Egin klik irudian informazio gehiagorako:
Palindromo ariketa (presidente herabetia)
Hurrengo palindromo ezkutuak zera dio: