“Erre naute Ala ta fededun bortitzek.
Fabore fatala niri bihozgabeek!”
Esana berridatzi zazu esku onez
irakurri dezagun aurrera ta aldrebes.
3 2 8 8 5 4. 8! 1, 2 6 6!
“Erre naute Ala ta fededun bortitzek.
Fabore fatala niri bihozgabeek!”
Esana berridatzi zazu esku onez
irakurri dezagun aurrera ta aldrebes.
Zapo zikoitza dugu Basagoiti jauna
Tabernan litio gasa opatu ez diotena
Halako zoroa da gaur palindromoa
Antonio baino misteriotsuagoa
“Eritropoyetinagaz, denak emanda!”
Bin Ladeni esaka palindromoa han da.
Kaixo, palindromozale.
Apirilaren 2an Nazioarteko Palindromogileen Klubaren topaketa izango da Ermuan, eta pentsatu dut agian interesgarri irudituko zaizula eta etortzera animatu ahal zarela.
Goizean Lobiano kulturgunean elkartuko gara palindromogintzaren inguruan berba egitera, eta gero bazkaria egingo dugu Urkaregi jatetxean. Arratsaldean ekitaldi publiko bi izango dira. Bata, palindromo irakurketa, bertaratutako palindromogileen eskutik, eta antzerki palindromiko pieza txiki pare bat. Bestea, iluntzean, Pablo Nemirowsky palindromogile eta bandeoijolearen tango kontzertua.
Ondoren afaria egingo dugu, berriro Urkaregi jatetxean.
Etortzerik nahi izanez gero idatzi egidazu, arren, martxoaren 2a baino lehen.
Kitarren asanblada txunditze aldera
mostradoretik, ikara latz batez, zera.
Zerak zer izaera? Auskalo, aurrera!
Palindromoa non da? Hauxe da galdera.