Aizan, Ana, idatziak ia bizia du.
Artea duzu hori. Ederlana, aizu!
3, 5 2 4, 3 8!
Aizan, Ana, idatziak ia bizia du.
Artea duzu hori. Ederlana, aizu!
3, 5 2 4, 3 8!
–Ai! Galdeketa! (hizkuntza hil hartan eska)
-Niretzat Mishna ta Gemara, nire festa!
-2! 10! (7)
-3 6, 4 5!
Datorren asteartean, otsailaren 5ean, Donostiako San Telmo Museoan izango naiz palindromo tailerrarekin. Ekitaldia AEK-k antolatzen du, Badu Bada erakusketaren markoan, eta sarrera librea da. Hemen info guztia.
Nire partetik, palindromoak nola sortzen ditudan azalduko dut, adibide kuriosoak ikusiko ditugu, palindromo ariketak egin, kalanburak, anagramak, hitzokei… tira, ez gara aspertuko.
Aukera polita izan leike elkar ezagutzeko. Gainera, esan didatenez, sofa eroso batzuk daude aretoan… eta erakusketak ere merezi du! ;-)
Aieneka ta garbi Taniak Aídari:
Jakina, piropoek ematen dute argi,
baina hartu itzazu kuleroak, tori.
6, 7, 5:
-4, 3, 11 5 4, 5 4 6, 4.
Tori dena zuretzat, guztia, horrela:
Nephrops norvegicus-a, erretzeko gela,
hizkia, lurreko jendarte sekularra,
hirukote txoriburu bat, eta abarra.
3 4, 5: 9, 5, 6, 7 5 9, 4 4…